Laudion egingo dute Ernai eta Aitzina erakundeek aurtengo Gazte Danbada

Aimar Gutierrez Bidarte 2016ko urt. 14a, 16:10

[video:https://vimeo.com/151808878]

Laudion ospatuko da martxoaren 25etik 28ra Gazte Danbada; Aitzina eta Ernai gazte erakundeek antolatutako topagunea.

Lau egunetan eduki politikoa eta aisialdia uztartuko dituen ekimenaz gozatzeko aukera izango dute Laudion bilduko diren Euskal Herri osoko milaka gaztek. Tailer, hitzaldi eta eztabaida oparoez gain, musika eskaintza zabala ere iragarri dute. Egitarau osoa otsailaren 18an aurreratuko dute.

Laudion ospatuko da martxoaren 25etik 28ra Gazte Danbada; Aitzina eta Ernai gazte erakundeek antolatutako topagunea.

Lau egunetan eduki politikoa eta aisialdia uztartuko dituen ekimenaz gozatzeko aukera izango dute Laudion bilduko diren Euskal Herri osoko milaka gaztek. Tailer, hitzaldi eta eztabaida oparoez gain, musika eskaintza zabala ere iragarri dute.

“Esna harrapa gaitzala” da aurtengo Gazte Danbadaren leloa. Gazteek bizi duten egoera prekarioari aurre egiteko esna egotea ezinbestekoa dela adierazi dute antolatzaileek, gazteria itotzen duen zurrunbilotik irten eta bere bide propioari ekiteko. Bestelako herri eredu baten aldeko apustua jarri nahi dute mahai gainean Gazte Danbadan. Teoria eta praktikaren arteko koherentzia mantentzeko asmoa plazaratu dute antolatzaileek.

Aurreko edizioekiko hiru aldaketa nagusi dakartza aurtengo topaketak. Batetik, zaintza erdigunera ekartzeko apustua egingo dute. Bestetik, elikadurari dagokionez, bertoko produktuak kontsumituko dira.

Azkenik, musikaren alorrean, Gazte Oihua dinamika abiatuko dute aurten ere, Euskal Herriko sortzaile gazteei plaza emateko lehiaketa egingo dute, parte hartuko duten talde guztiei Gazte Danbadan bertan jotzeko aukera eskainiz. Talde guztietatik 15 aukeratuko ditu publikoak, eta horietatik hiruk karpa nagusian jotzeko aukera izango dute.

Aurrekariak

2013ko martxoan Gazte Danbadaren lehen edizioa ospatu zen Urduñan eta 2007an Gazte Martxak Aiaraldea zeharkatu zuen, Untzagan hasita Laudion bukatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide