Ostegunean (urtarrilak 14) inauguratuko da Bilboko Itsasadarra Museoan aldi baterako #Burdinkolorea erakusketa. Hiru artistaren lanak bilduko ditu esposizio horrek, tartean Antonio Aldama margolari laudioarrarenak. Bilbo itsastar eta industrialarekiko duen ikuspegia islatuko du Aldamak bertan. Jose Abel eta Enrike Zubia dira beste bi artistak.
Aldama ez da aurkezpenean egongo den laudioar bakarra izango, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea den Antonio Aiz ere bertaratuko baita.
Ibilbide luzeko artista
Bide luzea egin du Aldamak margolaritzaren munduan. Landa eta hiri eremuko paisaiak marrazten da habila. 1973an irabazi zuen bere lehen saria, Arabako Arte Lehiaketa; eta orduz geroztik beste hainbat aitortza egin dizkiote.
Bere ibilbideari buruzko informazio gehiago hemen.
Ikusi hemen Antonio Aldamaren koadro bilduma bat.
Bilboko Itsasadarra Museoaren ordutegiak eta informazio gehiago kontsultatzeko klikatu hemen.