Urtarrilaren 31n Laudio Herria IX. Herri Lasterketa egingo dute 11:30etik aurrera Lamuza plazatik. Guztira 10 kilometro izango dira eta ibilbideak herria zeharkatuko du.
Izena emateak Olympus kirol dendan edota www.herrikrosa.eus webgunean egin ahalko dira urtarrilaren 29 arte. Antolatzaileak Euskal Herria Kirola, Euskarri Kirol Elkartea eta Basalarrina kultur elkartea dira.
Lasterketan parte hartzeko inskripzioa urtarrilaren 29 baino lehen egiten bada 12 euro balioko du eta egunean bertan egiten bada 15 euro. Internet bidez izena ematen dutenek proba baino ordu bat lehenago jasoko dute dortsala.
Bestalde, parte-hartzaileei elastiko bana emango zaie eta maila bakoitzeko, onenei eta herri mailako lehen gizonezko eta emakumezkoari garaikurra eskainiko zaie. Mailak absolutuak eta helduak izango dira.