Datorren otsailaren 27an Durangoko Landako gunean ospatuko den 40 Minutu Rock jaialdirako aldez aurreko sarrerak Aretako Kultur Etxean salgai jarriko dira 15 eurotan. Eskualdeko salmentarako leku bakarra izango da, printzipioz.
Euskal Preso Politikoen aldeko 40 Minutu Rock jaialdian, Hesian, McOnak, Vendetta, Kop, Txapelpunk, Soziedad Alkoholika, Ken Zazpi, En Tol Sarmiento, Garilak 26, Pixontxis, Ze Esatek! eta Etsaiak musika taldeak arituko dira goizeko 10:30etatik aurrera.
Informazio gehiagora eskuratzeko ekimenaren webgunea bisitatu daiteke.