Joan den abenduaren 12an Berbalagun ekimenak egindako Berbabenturako lehenengo txangoa izan zen. Irteera Mairulegorreta leizera izan zen. Oraingo honetan, urtarrilaren 16an orientazio ibilaldia egingo dute Delikan dagoen Nerbioi ibaiaren ur-jauziko arroan.
Txangoa 16 urte gorakoentzat izango da eta adingabekoen kasuan, heldu batekin lagunduta joan beharko dira. Irteera 8:00etan abiatuko da Institututik eta doakoa izan arren, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da 607 673 744 telefonoan edo aiaraldea@aek.eus helbidean.
Berbabentura egitasmoa kirol ekintzak euskaraz egiteko sortu da. Hala, urtean zehar hainbat jarduera egingo dira eta nahi duenak ze kirol-ekintza gustatuko litzaioke aipatu dezake airaldea.blogspot.com.es webgunean. Oraindik ere taldean parte hartzeko aukera dago.