Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak larunbatean jokatutako Euskadiko Txapelketa lortu zuen. Santo Tomas Lizeoa menderatu zuten laudioarrek; 4-2 eta 1-5 garaipenekin.
Lehenengo partida zailena izan zen Laudioko taldearentzat, Ganbegi txarto ibili zen lehenengo zatian eta atsedenaldian 0-2 kontrako markagailua zuen. Bigarren zatia ezberdin hasi zen eta laudioarrak pilotaren jabeak izan ziren garaipena lortu arte. Golegileak Beñat Etxebarria, Peio Garaio, Eukeni Gutierrez eta Miguel Angel Ruiz izan ziren.
Bigarren partidan laudiokoak izan ziren hobeak, 2-1 aurretik amaitu zuten lehenengo zati borrokatua. Bigarrenean ez zen arazorik egon Olaguenagaren taldearentzat, eta hiru gol gehiago lortu zuen Ganbegik, kanporatzeen ondorioz bi jokalari gutxiagorekin hasi arren. Golegileak Peio Garaio (3), Alain Lata eta Miguel Algel Ruiz izan ziren.
Espainiako Sektor Fasea
Horrela, Ganbegi sailkatu da Espainiako Sektor Fasean parte hartzeko, eta horrez gain, Espaniako Federazioari antolakuntza eskatu ondoren, laudiokoek antolatuko dute fase hori Laudion urtarrilaren 23an eta 24an.