COCEMFE Ezintasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioak 16 urtetik gora eta %33 baino gehiagoko mugikortasun-urritasuna duten pertsonentzako hondartza eta terma eskaintza areagotuko du.
Oporraldietan parte hartzeko interesa dutenek udaleko Herritarren Arreta Bulegora jo beharko dute. Eskaera egiteko epea irteera eguna baino bi hilabete lehenago itxiko da.
Hondartzara edo termetara joan nahi duenak 16 urtetik gora eta %33 baino gehiagoko mugikortasun-urritasuna izan beharko du. Hala eta guztiz ere, %50etik gorako urritasuna dutenek lehentasuna izaten jarraituko dute.
Aurreikusitako bi txandetan edozein pertsonak parte hartu ahalko du, baita 2015eko programan parte hartu zutenek ere (2015eko ekaina-2016ko maiatza). Informazio gehiagorako www.cocemfe.es webgunea kontsulta daiteke.