Urte berriarekin batera estreinaldia dakarkigu Oihala Zabaltzen antzerki talde laudioarrak. Oihala Zabaltzen taldearen ibildidea 1988 urtean hasi zen, orain dela 28 urte, harrezkero era, kolore eta forma askotariko antzezlan ugari antzeztu ditu taldeak, eurek sortutakoak, pelikuletako bertsioak edo bestelakoak.
Oraingoan “13 gezur” aurkeztuko dute, komedia original eta zentzugabea. Honako hau taldearen 62 antzerki-lana da eta taldea berak 2000 urtean estrenatutako “La herencia" antzezlanaren egokitzapena da.
Emanaldi bikoitza eskainiko dute, urtarrilaren 15ean, ostirala 19.00etan, eta urtarrilaren 17an, igandea, 19.00etan. Biak Laudioko LHUIko areto nagusian izango dira eta sarrera doakoa edukiera bete arte.