"Komikien inguruan dagoen 'friki' etiketa galtzen ari da pixkanaka"

Erredakzioa 2016ko urt. 8a, 19:04

NEREA LARREAk eta ALAIN PATIÑOk (Laudio, 1979) komiki argitaletxea sortu dute. Laster Angoulemako Feriara joko dute eta auren lehenengo eleberri grafikoa prestatzen ari dira.

Komiki argitaletxea egitea erabaki duzue, nola sortu zen ideia eta nola deituko da argitaletxea?

Betidanik gogoko izan dugu komikiak irakurtzea baina gehienetan ingelesez zein beste hizkuntzatan irakurri behar izaten ditugu.

NEREA LARREAk eta ALAIN PATIÑOk (Laudio, 1979) komiki argitaletxea sortu dute. Laster Angoulemako Feriara joko dute eta bere lehenengo eleberri grafikoa prestatzen ari dira.

Komiki argitaletxea egitea erabaki duzue, nola sortu zen ideia eta nola deituko da argitaletxea?

Betidanik gustatu zaigu komikiak irakurtzea baina gehienetan ingelesez zein beste hizkuntzetan irakurri behar izaten ditugu.

Ohartu gara argitaletxe handiek ez dituztela gure gustuko komikiak gaztelaniaz argitaratzen, beraz benetan onak diren obra asko ez dira gure eskuetara heltzen.

Bestalde, gure inguruko artista askok zailtasun handiak izaten dituzte euren proiektuak aurrera eramateko ez, daukatelako baliabide nahikorik.

"Gure argitaletxeak "Hircus Artifex" du izena. Erro latindarra dauka, ahuntz artistak esan nahi du, edo hobeto esanda; artista zoroak".

Hala ere, beste zigilu batzuk erabiliko ditugu argitalpen ildoaren arabera; adibidez haurrentzako "Infantis", antzinako komikientzako "Antiquis"....

Zein komiki mota argitaratzeko asmoa daukazue?

Eleberri grafikoa argitaratuko dugu. Baina ez edonolako eleberriak, obrak aukeratzeko orduan narratiba eta ilustrazioak oso kontuan hartuko ditugu. Gainera irakurleek merezi duten kalitatearekin argitaratuko ditugu.

"Oraingoz superheroiak alde batera utziko ditugu baina ez dugu baztertzen, agian gure artean euskal superheroiren bat jaiotzen ari da, zeinek daki!"

Manga baztertuko dugu hasieran nahiz eta kalitate handiko liburuak dauden. Nahiago dugu eleberri grafikoan murgildu.

Zeintzuk dira zuen erreferenteak?

Argitaletxeen artean, nola ez, Astiberrik lehenengo tokian egon behar du, Euskal Herriko komiki argitaletxe garrantzitsuena da eta aitzindariak, gainera.

Kalitate handiko komikiak argitaratzen dituzte hilero, gainera idazle eta marrazkilari nazionalen alde apostu handia egin izan dute betidanik. DeHavilland, Apa Apa, Fulgencio Pimentel, Milky Way.... argitaletxe makina bat dago. Denetatik zeozer ikasten dugu, geurea hobetzeko....

Autoreen artean ezin dugu erreferenterik izan, egunero topatzen baititugu artista berriak estilo ezberdinekin eta denak gustuko ditugu. Aurten, Michael DeForgek, Inio Asanok, Olivier Scharauwenek liluratu gaituzte.

Angoulemara joango zarete, nolakoa izango da zuen lehenengo lana argitaratzeko prozesua?

Bai, Angulemera joango gara, Europako feriarik garrantzitsuena da eta argitaratzeko prozesu osoan parte hartzen duten agente guztiak eta komiki munduko artista eta argitaletxe onenak bertaratzen dira.

Gu jaioberriak gara eta ez dakigu oso ondo zerekin topatuko garen, gure helburua artistekin aurrez-aurre egotea da, orain arte posta elektronikoaren bidez soilik komunikatzen garelako.

Gainera, asko ikasteko aukera bat izan daiteke eta bide batez ea kontraturen bat lortzen dugun.

Argitaratuko dugun lehenengo lanarekin oso pozik gaude, artista estatubatuar baten lana da. Eleberria aukeratu ostean, artistarekin adosten dira egin beharreko aldaketak, itzulpena egin behar du norbaitek, maketatu, inprentarekin materialak aukeratu eta banatu.

Pertsona batzuentzat komikia 9. artea da eta beste batzuentzat frikien kontua, nola konbentzituko zenituzkete azkenengo horiek komikiak irakur ditzaten? Zein komiki gomendatuko zenituzkete?

Mundua frikiena da, (barreak)... Estatuan komikiaren egoera asko hobetu da azken boladan. Oraindik ez dago Frantzia, Belgika, Kanada... bezalako jarrera, baina pixkanaka-pixkanaka "friki" etiketa hori galtzen ari da.

"Musikaren munduan bezala, oso pertsonala eta zaila da gomendio bat egitea. Pertsona bakoitzarentzako komiki bat dago, zeure komikia topatzen duzun unean betirako zaletuko zara".

Gehien irakurritakoen artean Scott McCloud-en "El escultor" edo Craig Thomson-en "Blankets" egon daitezke, horiek ezinbestekoak dira edonoren liburutegian.

Gure lehenengo argitalpena irakurtzea gomendatuko genieke, ziur gaude irakurriz gero ez dela irakurriko duten gure azkeneko eleberri grafikoa.

Euskal komikia ezagutzen duzue? Zein da bere egoera zuen ustez?

Zoritxarrez, gaur egun, euskaraz argitaratzen diren komikientzako eskaria murritza da. Diru-laguntzak beharrezkoak dituen esparru bat da.

Badago zeozer, Astiberrik batzuetan euskaraz ere argitaratzen du, baina gauza eskasa (kopuruaren aldetik).

Adibidez, Paco Roca-ren "Zimurrak" lanak gaztelaniaz arrakasta handia izan duenez, euskaraz itzultzea erabaki du Astiberri argitaletxeak.

Dendetan euskaraz ikusi dugun azkeneko lana Javier de Isusi-ren "Baleak ikusi ditut" da. Euskara eta komikia esaldi beran jarrita, Gabai eta Ipurbeltz izenak bururatzen zaizkigu, gure haurtzaroko komikiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide