Bihar, urtarrilaren 9an, jokatuko dute Laudioko La Granja Kiroldegian Gizonezko Lehenengo Mailako Euskadiko Txapelketa; etxeko Ganbegi 6-2 Hockey Taldea eta Donostiako Santo Tomas Lizeoaren artean izango da lehia.
Iazko denboraldian bezala, aurten belar hockeyan ohorezko mailako taldeak dauzkaten klubek, Real Club Jolaseta eta Atletico San Sebastian, ez dute areto hockeyko lehiaketetan parte hartuko. Beraz, lehenengo mailako finala bi partidutan jokatuko dute Laudioko udal kiroldegian, 13:30ean eta 14:30ean, Donostiako eta Laudioko taldeek.
Etxeko taldeak, Ganbegik, prestakuntza laburra egin du aurten areto hockeyko txapelketetan aritzeko. Belar hockeyko denboraldiko lehenengo zatia berandu amaitu dute, abenduaren 19an hain zuzen. Orain arte izandako entrenamendu eta Hockey Laudioren kontra Arabako Txapelketan jokatutako partidak gutxi izan dira, eguberrian entrenatzeko aukera eskasak izan baititu.
Hala eta guztiz ere, Iñaki Olaguenaga entrenatzaileak, atezain gabe ia denboraldi hasieratik ibiltzeaz aparte, jokalari gehienekin jokatzeko aukera izango du.
Horregatik, Euskadiko Txapelketan, Jon Bengoa, Hector Borge, Asier Ereño, Beñat Etxebarria, Rubén Etxebarria, Peio Garaio, Josu Garaio, Eukeni Gutierrez, Alain Lata, Miguel Angel Ruiz eta Aitor Suárez egongo dira.