Ostalariek miniatura eta pintxoen sukaldaritza ikastaro batean parte hartzeko aukera izango dute urtarrilaren 12tik otsailaren 4ra arte. Kurtsoa Aingeru Etxebarria sukaldari ospetsuaren eskolak emango du, eta barra erakargarri bat lortzeko gakoak ikasi ez ezik, sukalderako tresna ezberdinak erabiliz, luzera, bolumena eta kolorea ematen ere ikasiko da. Helburua pintxo beroen karta zabala egitea izango da.
Ikastaroa Zubiko etxean egingo da astearte eta ostegunetan eta 24 orduko iraupena izango du. Gainera, partaideek egindako lanak chef profesional batek berrikusiko ditu. Izena ematea zabalik dago comercio@laudio.eus helbidean edo 944 034 985 telefonoan. Plaza kopurua mugatua denez, 15 partaide baino gehiago badaude zozketa publiko baten bidez hautatuko dira ikasleak.