Txani Rodriguez idazle laudioarrak bi erronka izango ditu 2016an. Alde batetik, Bartzelonako Idazketa Eskolan internet bidezko ikastaroa emango du; “Narratiba gazteleraz”, hain zuzen.
Bartzelonako Idazketa Eskolak 16.000 ikasle baino gehiago izan ditu sortu zenetik eta, besteak beste, bere irakasleak dira Kiko Amat idazlea eta Jordi Costa kazetaria. Ikastaroa birtuala izango denez, Txani Rodriguezek ez du Bartzelonara joateko beharrik izango.
Horrez gain, laudioarrak nobela bat bukatu berri du. Oraindik ezin du aurreratu nork argitaratuko duen baina espero du maiatzean horri buruzko informazio gehiago izatea. Bere aurreko eleberria "Lengua de trapo" argitaletxeak kaleratu zuen.