Omniak oharra zabaldu du Laudioko Antzokiaren inguruan. Alderdiak adierazi du bere ustez Udal Lanbide Heziketako Ikastetxearen aurrean dagoen aparkalekuan eraiki behar duela udalak kultura azpiegitura hori.
Antzokiaren beheko solairuan Gaztelekua, erretiratuen egoitza edo liburutegia kokatzeko aukera dagoela uste dute Omnian. Hori ez ezik, hizkuntza eskola edo kontserbatorioa ere bertan egiteko urratsak eman behar dituztela azalu du alderdiak. Azken bi kasu horietan aparkalekuko orubean eraiki beharko luketen beste azpiegitura batzuetan.
Finantzazioa
Alderdi independentearen ustez proiektua ordaindu daiteke udaletxe alboan dagoen orubea etxebizitzak eraikitzera bideratuz gero. Omniak baztertzen du, ondorioz, udal gobernu taldeak egindako proposamena.
Parte hartzeko aukera
Omniak azaroaren 27an egindako batzarrean erabaki zuen proposamen hori babestea. Hala ere, herritarrei parte hartzeko aukera emango dute. Alde batetik, web-atarian, eta bestetik, inkesten bidez.