Hilaren bigarren hamabostaldian abiatuko dira Auzo Asanbladak eta Udalak aurrekontu parte-hartzaileak egiteko aukera ere emango du. Hala, bizilagunen ekarpenak aurrekontuak egiteko baliatuko ditu. Auzo asanbladak urtarrilaren egingo dira Laudioko auzo ezberdinetan.
Orain arte bezala auzo zein Laudiori dagozkion bizi, zerbitzu, kultura, azpiegitura eta abarren kalitatea hobetzeko herritarren iritziak jasoko dituzte asanbladetan, baina aurten aurrekontuak ere kontuan hartuko dira. Horregatik, herritarren ahotsa entzutea oso garrantzitsua dela iritzita Auzo Asanbladetan parte hartzeko deia luzatu nahi dio Udalak herritar orori. Iritzia jasotzeko inkesta www.laudio.eus webgunean ere ikus liteke.
Bestalde, bertan parte hartu nahi duenak eta haurtzaindegi zerbitzua behar duenak 944 034 850 telefonoan izena eman dezake. Batzarra egin baino hiru egun lehenago egin beharko da erreserba.