Sare herri ekimeneko Laudioko taldeak “Herri desafioa” deitu du urtarrilaren 3an, igandea, Laudioko Herriko Plazan 12:30etik aurrera.Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan “Mugi daitezen harriak” Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen alde Sarek eta Bagoaz kolektiboak deitu dituzten manifestazio deialdiak iragartzea izango da hitzorduaren xedea.
Beteranoak vs gazteak
Herriko soka-tira taldeetan eta herri kiroletan aritutako beteranoak kontaktatu ditu Sarek Herriko plazan herritarrekin batera soka-tira desafio batean lehia daitezen. Euskal Herriko hainbat herritan burutzen ari diren bezala, manifestazioaren leloa, “Mugi daitezen harriak”, irudikatu nahi dute ekitaldiaren bidez.
Apustuak
Ekitaldia 12:30ean abiatuko da umeentzako herri kirolekin eta 13:00etan herri desafioa hasiko da. Herri kirol ekitaldiak beterano eta gazteen arteko norgehiagokaren emaitzaren harira apustuak egiteko aukera eskainiko du. Amaieran, talde argazkia egingo dute.