Berbots Euskaltegiak abenduan bi euskara ikastaro berezietan izena emateko aukera emango du. Bata, merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresetako langileentzat egingo dute eta bestea 55 urtetik gorakoentzat.
Lehenengo ikastaroa 2016ko urtarrilaren 12tik maiatzaren 10era egingo da astearte eta ostegunetan. Guztira, 60 eskola ordu izango ditu eta matrikulak 106,80 euro balioko du. Hala eta guztiz ere, gero beka eskatzeko aukera emango dute.
Beste ikastaroa, 55 urtetik gorakoentzat izango da eta 2016ko urtarrilaren 25etik ekainaren 27ra emango dute. Astean sei ordu izango dira, guztira 120 eskola-ordu. Matrikulak eta argibideak Berbots euskaltegian bertan (Zubiaur, 5) edo 946 726 722 telefonoan egin daitezke.