Gaur egingo den udal osoko bilkuran birritan eztabaidatuko dute udal lokalen inguruan. Alde batetik PSE-EEk mozioa aurkeztu du lokal horiei buruzko araua bultzatzeko; lagatzeko eta erabiltzeko, hain zuzen.
Bestalde, EAJk proposatutako du lokalen diagnostikoa egitea eta konponketa plana ere prestatzea.
Horrez gain, Omnia, PP, EAJ eta PSE-EE alderdiek mozioa adostu dute autokarabanentzako aparkalekua eraikitzeko.
Beste bi mozio jorratuko dituzte Omniaren eskutik; bat ordezkari politikoak informatzeko sistemari buruz eta bestea udal eztabaidak hedabideen aurrean egiteko.