Rokodromoa eraikiko du Goikogone Mendi Taldeak. Horretarako kreditu bat eskatuko du elkartea, rokodromoak eraikitzeak ekarriko dituen gastu guztiei aurre egin ahal izateko (espazio fisikoa, rokodromoa bera...)
Goikoganeko bazkideek atzo egin zuten Batzar Orokorra eta bertan erabaki zuten proiektua aurrera eramatea. Ikastetxeekin elkarlanean aritu nahi dutela adierazi dute eta eraikiko duten gunea herritarrentzako gune bilakatu nahi dute.