Lasterketen kronika:
Igandean ospatu zen Laudioko Ellakuri zelaietan Ibar krosaren XXXI. Edizioa. Eskualdeko korrikalarik asko parte zuten eta gehienak oso ondo aritu ziren.
Korrika egiteko oso eguraldi ona egin zuen eta, nahiz eta korrikalariek lokatza nahiago duten, zelaia siku eta lokatzik gabe zegoen. Parte hartze handia egon zen krosean,gainera aurten, 159 korrikalari gehiagok eman zuten izena.
Guztira 15 lasterketa egon ziren kategoriak guztiek parte hartu baitzuten. Herri lasterketa arduratu zen zirkuitua inauguratzeaz. Gizonezkoen artean, Jon Durana, Oinkariak taldekoa,2. postua lortu zuen. Jose Angel Cantero, Pedro Urkijo Sagarduy, Joseba Goti Fundarena, Aritz Ituribarria, Urko Ugarte, Alex Llano... ere oso ondo aritu ziren eta denek lehen 20 postuetan sailkatzea lortu zuten. Emakumezkoen partaidetza gizonezkoena baino txikiago izan zen, 5 soilik parte hartu zuten. Irati Morenok lortu zuen garaipena eta Begok lortu zuen bigarren postua, biak Laudio Atletismo Klubekoak. Hirugarren, ordea, Sabiñe Ortiz de Zarate amurrioarra izan zen.
Beteranoetan Antonio Peula izan zen eskualdeko lehena, orokorrean 14. postua lortuz. Jarraian Edu Frutos, Mikel Balanzategi, Juan Javier Muñoz, Juan Carlos Zamorano, Luia Angel del Rio eta Andoni Gotzon Etzezarraga. Emakumeen artean Angela Santamariak lortu zuen 5. postua. Aipatutako Laudio Atletismo Klubekoak dira.
Senior eta promesa lasterketak
Izugarrizko lasterketak izan ziren emakumezkoek eta gizonezkoek egin zituztenak. Emakumeen partaidetza eskasa izan zen, guztira 8 egon baitziren. Dolores Marcok bere korrika egiteko ahalmena erakutsi zuen lehen postua lortuz, noski. Oiane del Valle podiuma egitea lortu zuen borrokatutako 3. postuagatik . Jarraian Sandra Sevillano, Zuriñe Frutos eta Izaskun Larrinaga heldu ziren. Danak dira Laudio Atletismo Klubekoak eta sufritzeko izugarrizko gaitasuna dutela erakutsi dute.
Gizonezko seniorren artean, ordea, eskualdekoek ez zuten podiumik lortu. Oso maila altuko lasterketa izan zen. Pablo Mas, Oinkariak taldeko korrikalaria, izan zen eskualdeko lehena eta orokorrean 8. postua lortu zuen. Sergio Markina sartu zen bere atzetik 15. postuan. Ondoren, Alvaro Barral, Josu Apraiz, Igor Castillo, Tomas Laso, Iñaki Galindez, Jorge Sanza, Alberto Talledo, Carlos Carrascal,Gorka Abascal, Abel Fernandez eta Egoitz Elorza helmugaratu ziren.
Promesen artean Koldo Etxebarria, C.A Laudiokoa, gailendu zen urrezko domina lortuz.
Gazteenak ere primeran
Kadete kategorian Iker Talledok 8. postua lortu zuen, Izaro Olivares 2. eta Haizea Castresana 4. Juniorretan Ariane Egiluzek 2. postuan geratu zen. Lasterketa berean aritu ziren jubenil neskak ere, zeinetan Aitana Delagadok 9. eta Maider Martin 15. postuak lortu zituzten. Gizonezkoetan ere Iker Arrugaetak ere 15. postua egin zuen. Gizonezko Juniorretan eskualdeko bi parte hartzaile besterik ez ziren egon, Unai Isasi, 5. postua lortu zuena eta Mikel Gardeazabal 7.