Pablo Ibarluzea antzezle laudioarra Bilboko Arriaga Antzokian arituko da

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko abe. 21a, 09:43

Sortzaileek adierazi dutenez, estetika berezi eta zaindua du "Amour" antzezlanak, hitzik gabeko ikuskizuna da eta aktoreek maskara batekin estalita daramate aurpegia. Musikak ere protagonismo handia du.

Maitasuna ardatz

Izenburuak argi uzten duen bezala, maitasuna da ikuskizunaren gai nagusia eta sentimentu horren forma desberdinak jorratzen ditu: emakume eta gizonen artekoa, bi anaien artekoa,  bi emakumeren artekoa. Adin guztientzako antzezlana da, zazpi urte baino gehiagoko edonorentzat sortutakoa.

Emanaldiak Arriaga Antzokian izango dira abenduaren 23an, 26an eta 27an.

Tartean Teatroaren Marie de Jongh konpainiak ekoiztu du antzezlana, Jokin Oregiren zuzendaritza eta dramaturgiarekin. Pablo Ibarluzearekin batera, Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales eta Anduriña Zurutuza antzezlanean arituko dira maskaren atzean.

Pablo Ibarluzea, maskara antzerkian aditua

Pablo Ibarluzea aktore, antzerki-irakasle eta zuzendariaren espezialitateetariko bat da maskara-antzerkia. Izan ere, berak sortutako YINdeYAN nazioarteko antzerki laborategian, maskara eta clown diziplinak lantzen dituzte, batez ere.

Cirque du Soleil ikuskizun famatuan eta aritu izan da Pablo Ibarluzea aktore eta zuzendari lanetan azken urteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide