Udalak antolatutako auzo batzarrak urtarrilean hasiko dira eta bertan parte hartu nahi duenak eta haurtzaindegi zerbitzua behar duenak 944 034 850 telefonoan izena eman dezake. Batzarra egin baino hiru egun lehenago egin beharko da erreserba.
Batzarrak urtarrilean egingo dira eta guztiak19:00etan hasiko dira. Lehenengoa urtarrilaren 18an izango da Aretako Kultur Etxean. Biharamunean, Arroñoko auzo asanbladaren txanda izango da eta
plazako balio anitzeko aretoan egingo da. Urtarrilak 20an Gardeako auzo asanbladak Gizarte Etxean izango du bilera eta 21ean nekazal eremuko auzokideek plazako balio anitzeko aretoan.
Urtarrilaren 25ean Ugarteko elizan egingo dute batzarra eta 26an Latiorroko ikastetxean. 27an, Larrazabalgo auzo asanbladak Toki On jatetxean egingo du eta hurrengo egunean herriguneko auzokoa izango da Kultur Etxeko Arraño gelan.