Gabonetako haurrentzako jarduerak gaur abiatuko dituzte

Erredakzioa 2015ko abe. 17a, 08:16

 Laudioko Ikastetxeek eta Basalarrina euskara elkarteak “Olentzero-Mari Domingi” egitaraua prestatu dute abenduan. Gainera, abenduko azkenengo astean eta urtarrileko lehenengoan ere haurrentzako jarduerak egongo dira Udalak antolaturik eta urtarrilaren 5ean, Rakataplak antolatutako Errege Magoen karabana.

 Laudioko Ikastetxeek eta Basalarrina euskara elkarteak “Olentzero-Mari Domingi” egitaraua prestatu dute abenduan. Gainera, abenduko azkenengo astean eta urtarrileko lehenengoan ere haurrentzako jarduerak egongo dira Udalak antolaturik eta urtarrilaren 5ean, Rakataplak antolatutako Errege Magoen karabana.

Alde batetik, “Olentzero- Mari Domingi” programa gaur hasiko da ikazkinak astoak lagunduta ikastetxeetara egingo duen bisitarekin. Bihar Ugarteko plazan 18:00etan txokolatea eta gaztainak dastatzeko aukera izango da ikazkinarekin batera eta 19an, 17:00etan Aretako kultur etxean “Euskal Mitologia” umeentzako ikuskizuna ikusi ahal izango da. Abenduaren 20an Aldai plazan 10:00etatik aurrera Gabonetako azoka egongo da.

Abenduaren 23an 18:00etan Herriko plazatik abiatuta gabon kantak abestuko dituzte kaleetan ikastetxeek Fita Fik musika eskola lagundurik. Biharamunean, La Milagrosa ikastetxetik ”Olentzero-Mari Domingi” kalejira-jaia irtengo da 18:15ean.

Haurrentzako udal ekintzak

Udalak haurrei zuzendutako Gabonetako egitarau berezia prestatu du abenduko azken asterako eta urtarrileko lehenengorako. Hala, abenduaren 28an 18:00etan Aldai plazan Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna egongo da eta abenduaren 29an leku eta ordu berean “Deshabitat” antzerki-zirku akrobatikoa. Hurrengo egunean Aldai plazan,18:00etan“Bihotz oneko hartza” ipuin kontaketa egongo da.

Umeentzako parkea urtarrilaren 2an eta 3an izango da Aldai plazan 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta ur parkea, aldiz, urtarrilaren 4an Lamuza Kiroldegian,10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Gabonak bukatzeko, urtarrilaren 5ean 19:00etan Errege Magoen kabalgata egingo da herriko kaleetatik. Hala ere, abenduaren 26an 17:15ean errege magoek bereziki bidalitako postaria iritsiko da tren geltokira gutunak jasotzera. Hortik, Herriko plazara joango da. Antolatzailea Rakatapla izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide