“1080 euro baino gutxiagoko pentsiorik ez! Hori bermatuko duen lege batengatik” lemapean elkartuko dira bihar Arabako Pentsiodunak Lanean plataformak deituta. Hitzordua 12:00etan izango da, Laudioko Plazan.
Elkarretaratzeak lotura zuzena dauka azaroaren 23an Gasteiz eta Iruñeako parlamentuetan aurkeztutako Herri Ekimen Legegileekin. Bertan 1080 euroko pentsio minimoen eskakizunari oniritzia eman zioten mahaikideek. Aurrera jarraitu ahal izateko, Araban 30.000 sinadura eta Iruñean 7.000 jaso beharko dituzte.
Plataformak pentsio minimoen zenbatekoa ezartzeko Europako Karta Sozialak zehazten duen profesioen arteko 1.200 euroko gutxieneko soldata hartu du oinarri. Haien ustez, bazterkeria ekiditeko eta zahartzaro duin batek suposatzen dituen gastuei aurre egiteko diru kopuru horren %90 behar dute, hots, zehaztutako 1080 euroak.