Sahararen Aldeko Euskal Karabanak gaur ekin dio Tindoufeko kanpamentu sahararretara bidaliko diren medikamentu, arropa eta elikagaien bilketari. Otsailaren 7ra bitarte Laudioko udaletxe, kultur etxe eta ikastetxeetan egin ahalko dute herritarrek euren ekarpena.
Antolatzaileen aurtengo helburua 9 kamioi betetzea da. Arroza, azukrea, hegaluzea, sardinak, lekaleak, medikamentuak eta arropa dira nagusiki bildu nahi diren produktuak. Aurtengo edizioa karabanaren XII. edizioa da eta berebiziko garrantzia eman nahi diote honi iragan urriko uholdeek kalte larriak eragin baitituzte Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan.