Apillek antolatutako XXIII. Laudioko Erakusleihoen Lehiaketan bozkatzeko epea abenduaren 17 arte izango da. Gainera, elkartekideen establezimenduetan ere Mari Domingi eta Olentzerorekin hitz egiteko txartelak eskura daitezke.
Erakusleiho gustukoena aukeratzeko herri bozketan parte hartzeko aukera egongo da. Horretarako Apillek duen bulegoko postontzian botazio kupoia entregatu beharko da. Lehiaketan parte hartzen duenak 50 euroz kargatutako 3 txarteletik bat eskuratu ahal izango du. Irabazleen izenak www.laudiocomercial.com web gunean argitaratuko dira.
Bestalde, Apill establezimenduetan Olentzero eta Mari Domingirekin telefonoz hitz egiteko txartelak hartu ahal dira dagoeneko. Datuak idatzi ondoren, Apillek duen bulegoko postontzian entregatu beharko da txartela. Jasotzeko azken eguna abenduaren 21a izango da eta telefono deiak abenduaren 23ra arte egingo dira.