30 urte baino gutxiagoko pianista gazteak saritzen ditu Malagako Campillos herrian egiten den nazioarteko lehiaketak. Lehiaketa horren bederatzigarren edizioa gauzatu da aurten. Hiru kontinente eta hamazortzi herrialdetako berrogeita hamar pianista gazte lehiatu dira bertan.
Antonio Oyarzabal piano-jotzaile laudioarrak publikoaren sari berezia eskuratu du Campilloseko lehiaketan. Lehenengo saria Samson Tsoy pianista errusiar-hegokorearrak jaso du, bigarren saria Ryutaro Suzuki japoniarrak eta Svetlana Andreeva errusiarrak lortu dute ex aequo.
Oyarzabal 9 urterekin hasi zen pianoa jotzen eta Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian lizentziatu zen. Londreseko Orkestra Sinfoniko Gaztean eta Vienako Gustav Mahler-en dihardu gaur egun. Campillosekoa jaso duen sari sorta luzeari gehitu zaio.