Laudioko Urumea kalean gertatu da sutea 13:10ak aldera. Pertsona bat bazkaria prestatzen ari zela sua piztu da sukaldean.
Hasiera batean, auzokide batek lagundu du sua kontrolatzen. Geroago, suhiltzaileak heldu dira eta guztiz itzali dute.
Zerbitzu medikuek lau pertsona eraman dituzte ospitalera. Horietako hiruk kea arnastu dute. Dena den, ez dute inor artatu erretzeagatik.