“Gabonetako Shopping Eguna” abenduaren 12an ospatuko dute

Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 11:35

APILLera atxikitutako saltokiek “Gabonetako Shopping Eguna” ospatuko dute abenduaren 12an eta ostalariek bere aldetik “Ostalaritza Eguna”. Ekintza eta deskontu ugariz betetako eguna izango da. Saltoki bakoitzak bere jarduera prestatuko du eta ostalariek ere gauza bera egingo dute.

Gainera, abenduaren 15era arte “Elikadura-bonoa” eta “Merkataritza-bonoa” erabiltzeko epea bukatuko da. Lehenengoak 8 euroren truke 10 euroko erosketa egitea ahalbidetuko du eta bigarrenak, aldiz, 20 euro balioko ditu eta 25 euroko erosketak egiteko aukera emango du.

Bestalde, APILLeko elkartekideek “Laudio Comercio y Ocio 2016” egutegia banatu dute azaroko azkenengo astean eta abenduko lehenengoan. Aurtengo gaia Lamuza Parkea da. Irudiak, gainera, SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren lanari esker lortu dira.

On-line salmentak egiteko ekimena

SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziak saltoki txikiei zuzendutako programa sortu du. “Comercioelectronico.eus” ekimena doako aholkularitza pertsonala emango du saltokietako on-line salmenta hasteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide