Gabonak gertu daudela aprobetxatuz, kuzinatzen trebatzeko ikastaro batean parte hartzeko aukera izango dute 18 eta 35 urte bitarteko gazteek.
Bi ikastaro izango dira eta abenduaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean izango dira. Lehenengoa 16:00etatik 18:00etara izango da eta bigarrena, aldiz, 18.30etik 20:30era. Biak Zubiko Etxean eskainiko dira.
Gainera, kuzinatzen ikasten duten bitartean nutrizioaz ere ikasteko parada izango dute, elikagaiekin harreman egokia izaten erakutsiko baitiete bide batez.
Laudion erroldatutakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta besteek 5. Inskripzioak Udaleko Gazteria Zerbitzuan egin behar dira (8:00etatik 14:00etara zabalik). 94 403 48 50 telefonoan edo educacion@laudiokoudala.net helbidean izen-abizenak, telefono zenbakia eta adina jakinaraziz ere eman daiteke izena.