Basauriko Bridgestone enpresak zortzi ekipo informatiko -eskaner eta inprimagailuarekin- dohaintzan eman dizkio Laudioko Asasam Gobernuz Kanpoko Erakundeari, haiek egiten dituzten terapiak, trebakuntza programak, administrazio edo beste jarduera batzuk aurrera eramateko.
Teknologia Banku Solidarioaren bitartez egin dute guztia. Hori dela eta Bridgestone etekinak lortzeko asmorik gabeko erakundei dohaintzan emango dizkie baztertuko dituzten ekipo informatikoak, beti ere erabilgarri izaten jarraitzen badute. Kasu honetan, Asasami emango dizkio eta horrek bi gela prestatuko ditu erabiltzaileek materiala erabil dezaten.
Microsoft-en DONO proiektuarekin batera aurrera gauzatu da ekimen hau. Ekimen horren helburua da etekinak lortzeko asmorik ez duten erakundeek teknologia berriak izatea. Dohaintzan emango dizkieten ekipoek Windows eta Office sistema operatiboak izango dituzte.
Bestalde, ekimena ez da gauza isolatua izango, izan ere, Bridgestone ekintzarekin jarraitu nahi du beste Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuk laguntzeko.