Laudioko Udalak prozedura administratiboen berrikuspena, arrazionalizazioa eta sinplifikazioari heltzeko eta herritarren arreta zerbitzua errazteko prozesua martxan jarri du. Horretarako, Udala EUDEL-ek eta HAEE-k antolatutako herritarren arretarako zerbitzu integralen ezarpena helburu duen prestakuntza eta laguntza programan parte hartzen ari da.
Programak helburu desberdinak ditu. Aurrena, bitarteko elektronikoen bidez eskubideen gauzatzea eta betebeharren konplimendua erraztea bilatzen da. Horrekin batera, herritarrek informazioa eta prozedura eskuratzeko bidea erraztea. Azkenik, prozesuaren amaieran idatziko den prozeduren manuala internet bidez publiko egitea dute helburu.
Prozesu berriaren ingurukoak gaur arratsaldeko osoko bilkurara eramango dira, bertan eztabaidatua izan dadin.