Udalak babes instituzionala eta 3.000 euro emango ditu Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko aza. 30a, 11:49

Urrian izandako uholdeek Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak kaltetu zituzten. Hori dela eta urtetan eraikitako eskolak, ospitaleak eta tailerrak suntsitu eta zeuden elikagai urriak hondatu dira.

Isabel Boveda zinegotziak adierazi duenez, Udalak Saharar herriaren alde lanean diharduten lau elkarteren elkartasun eskaera jaso du. Etawasolek, Sahara Eutsik, Bizikidetasuna eta Solidaritatea Amurriok, eta SEADen Lagunen Elkarteak idatzia bidali dute errefuxiatu guneetan egoera oso larria eta laguntza behar beharrezkoa dela esanez.

Urrian izandako uholdeek Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak kaltetu zituzten, urtetan eraikitako eskolak, ospitaleak eta tailerrak suntsituz eta zeuden elikagai urriak hondatuz.

Isabel Boveda zinegotziak adierazi duenez, Udalak Saharar herriaren alde lanean diharduten lau elkarteren elkartasun eskaera jaso du: Etawasol, Sahara Eutsi, Bizikidetasuna eta Solidaritatea Amurrio, eta SEADen Lagunen Elkarteak idatzia bidali dute errefuxiatu guneetan egoera oso larria eta laguntza behar beharrezkoa dela esanez.

Saharako Ilargi Erdi Gorriak ere urgentziazko deia egin du eta Fronte Polisarioarekin batera kontu korronte zenbaki bat ezagutarazi du laguntza ekonomikoa bideratzeko. Zuin udal aldizkarian argitaratu dira kontu korronte horren argibide guztiak.     

Udalak 3.000 euroko laguntza ekonomikoa bidaliko du eta adierazpen instituzionala onartu du Saharako herriarekin kooperazioa indartzeko asmoa agertuz. Adierazpenean, herritarrei ahal duten neurrian erantzuteko deia egin eta antolatuko diren talde ekimenetan parte hartzeko proposamena zabaltzen du Udalak.

Ekimen hauetako bat izango da Saharako elkartasun karabana. Aurten 12. edizioa izango da eta otsaila bitartean jasoko dira Tinduferako eramateko elikagaiak.

Udalak Saharako herriarekiko konpromesua indartu nahi izan du, Bucraa herriarekin senidetzea eta herri koperatzaileen euskal fondoan parte hartzea berretsiz eta Sahara autodeterminazio librera eramango duten ekimenak laguntzeko asmoa agertuz.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide