Urtero bezala, Aiarako Koadrilak eskualdeko nagusien topaketa antolatuko du abenduaren 10ean. Aurtengo edizioan Laudioko hainbat leku bisitatuko dituzte. Hitzordua 10:00etatik aurrera izango da eta Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea, suhiltzaile parkea eta udaletxea bisitatuko dituzte. Horrez gain, hamaiketakoa eta magia eta umore ikuskizuna eskainiko dute. Bazkaria 14:30ean izango da Anuntzibai Jauregia jatetxean.
Topalekua Aldai plaza izango bada ere, autobusak aterako dira Aretatik 9:50ean. Izena emateko ezinbestekoa izango da 60 urtetik gora izatea edo bikoteen kasuetan, bietako batek adin hori izatea.
Izena emateko epea abenduaren 3an bukatuko da, eta cayala.cultura@gmail.com helbide elektronikoan edota 945 399 122 telefonoan egin ahalko da. Kutxabankeko ES91 2095 326410 1090175117 kontu korrontean 24 euro sartu beharko dituzte interesdunek.