Solastiar emakume taldeak hainbat hitzordu prestatu du abendurako. Haien artean, Batzar Nagusia, tailer bat, merkatu solidarioa eta sukaldaritza ikastaroa daude.
Abenduaren 2an 16:30ean Kultura Etxean batzar nagusia deitu du eta elkartekide guztiei irekia dago. Hurrengo egunean, 18:00etan Kultura Etxean Avillo eta Jakaranda elkarteekin batera antolatutako “Osasuna eta emakumea” ikastaroa eskainiko du.
Bestalde, abenduaren 12an 17:00etatik 20:00etara arte eta 13an 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara azoka egingo dute. Solastiarrek Coprodeli elkartearekin antolatu du Peruko produktuen erakusketa eta salmenta udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.
Bukatzeko, Ana Martínez sukaldariak Gabonetako sukaldaritza ikastaroa eskainiko du abenduaren 15ean, 16an eta 17an Gastronomia Museoan 18:30ean. Ikastaroa doakoa izango da eta nahi duen orori zuzenduta dago.