Duela bi aste ireki zuten Batzokia eta dagoeneko eraso dutela adierazi dute jeltzaleek. Bart ezezagun batzuek “Españaren eta kapitalaren morroi” leloa margotu dute Batzokian. Horrez gain, margo horia eta gorria bota diote jeltzaleen egoitzari.
EAJk elkarbizitzarako eta elkarrizketarako deia zabaldu du eta Ernaiko kideei eskatu die iraganeko garaietara itzultzeko saiakerak egiteari uzteko.
Dagoeneko salaketa jarri dute jeltzaleek eta litekeena da hurrengo udal osoko bilkuran -astelehenean egingo dena, hain zuzen- mozio bat aurkeztea gertakarien inguruan.