Laudioko Ibar krosaren XXXI. edizioa ospatuko dute abenduaren 20. Laudioko Atletismo Klubak 1.460 metroko zirkuitua prestatuko du egun horretarako.
Kategoria guztiek izango dute lehiatzeko aukera. Lasterketa herrikoia ere egongo da. Horretarako, izena emateko, crossdellodio2015@hotmail.com helbidera mezu bat bidali beharko du federatuta ez dagoen eta korrika egin nahi duen edonork. Haientzako ia 5000 metroko lasterketa izango da.
Juan Javier Muñoz, Laudioko Atletismoko Klubeko presidentearen arabera, erritmo aldaketa ugari, lokatza, eta bihurgunez beteriko ibilbidea da.
Ordutegiak eta distantziak
9:50- Lasterketa herrikoia: 4.530 metro
10:15- Beteranoak: 5.200 metro
10:40- Gizonezko jubenilak: 5.200 metro
10:40- Gizonezko kadeteak: 3.500 metro
11:10- Gizonezko kimuak:1.150 metro
11:20- Emakumezko kimuak:1.150 metro
11:30- Gizonezko infantilak:2.000 metro
11:45- Emakumezko infantilak:1.150 metro
12:00- Emakumezko kadeteak:2.100 metro
12:00- Emakumezko jubenil eta juniorrak: 3.500 metro
12:15- Gizonezko benjaminak:670 metro
12:20- Emakumezko benjaminak670 metro
12:25- Gizonezko juniorrak: 5.700 metro
12:55- Emakumezko senior eta promesak: 6700 metro
13:30- Gizonezko senior eta promesak: 8.890 metro