TKD Laudio klubeko zazpi kirolari gaztek parte hartuko dute Miranda de Ebron bihar antolatuko den Taekwondoko Open Nazionalean - XXX. Miranda de Ebro Hiriaren Txapelketan.
Txapelketa, Mirandako Bayas Kiroldegian antolatua, goizeko 10:00etan hasiko da kadete mailako lehiaketekin, jardunaldian junior eta pisu olinpikoko nagusien borrokekin jarraitzeko.
TKD Laudio klubeko partehartzaileak hauek izango dira:
Kadete Maila:
- Jeray Alonso. 2002 (-37 kg.)
- Juan José Oqueranza. 2003(-49 kg. )
- June Ibarrola. 2003 (-33 kg.)
- Saioa Casales. 2003 (-37 kg.)
Junior Maila:
- Eukene Pikaza. 2001 (-51 kg.)
- Maider Astobiza. 2001 (-55 kg.)
Senior Maila:
- Erlantz Suarez 1995 (-68 kg.)