Larunbatean Oihana Moya Espainiako Karate Txapelketan parte hartuko du
Oihana Moya laudioarra Espainiako Karate txapelketara joateko aukeratua izan da. Bera Sub-21, 61kg baino gutxiagoko kategorian Kumitean arituko da.
Euskadiko txapelketan lehen postua lortu zuen eta horrek Espainiakora joateko aterk ireki zizkion Araba Karate Klubeko kirolariari.
Espainiako txapelketara doa laugarren aldia da. Iaz bigarren postua lortu zuen eta aurten, Albaceten ospatuko den txapelketatik beste domina bat lortzea espero du kirolariak; “neure burua gogotsu ikusten dut”.