SUSANA CORBELLA (Laudio, 1965) arteterapeuta da eta graduondokoa antolatu du Bilbon. Arteterapia zer den azaldu du.
Lehenik eta behin, zer da arteterapia? Nola definituko zenuke? Zein teknika mota erabiltzen dira diziplina horretan?
Arteterapiak uste du pertsona orok duen sormena bere parte osasuntsu eta atseginena dela eta horretan oinarritua dago.
"Arteterapian ez da lan egiten gaixotasunekin baizik eta gure alde osasuntsuekin; sormenarekin, alegia".
Edonork margotzen, dantzatzen, materialari forma ematen dionean, musika entzuten eta istorioak asmatzen dituenean, adierazpen sortzaileak eta bere izaerako alderdi ezberdinak erakusten ditu.
Arte arlo ugari erabiltzen dira eta baliabide teknikoak ere, gure baliabide bereziak azaleratzeko.
Arteterapiak zirrarak, nahiak, sentikortasuna, bakoitzak daukan hizkuntza bideratzen ditu, berezko zigilua lanean jartzen. “Egilearen” izaera sentitzea ahalbidetzen du.
Bizitzaren gertaera gatazkatsuekin pertsonak mugatuta ikusten ditugu eta arteak laguntzen digu hasierako eta gozamenerako beste ikuspegi bat ematen; esparru emozionalean dauzkagun korapiloak eguneratzen.
Edozein adinetan edo bizi-egoeran, tresna eta bitarteko baliotsua bihurtzen da arteterapia, joko-espazioko eta artearen bidez atera ezin izan diren zirrarak eraldatzerako.
Nola egiten du lan arteterapiak?
Lanak egiten dira parte-hartzailearen gustuak aintzat harturik. Arteterapeutaren eginkizuna laguntzea eta materialak ematea da. Guztia askatasun prisma batetik, lan plastikoko errepikapenaren katetik urrun.
"Arteterapian ematen dira jarraitzeko bideak: musikaren bidez berezko sorrerarako bideak irekitzen dituzten azalpenak, mugimendua, plastika, idaztea, gorputza..."
Arteterapiako tailerrak eta saioak, orduan, aisialdiaren kalitaterako eta hazkunde pertsonalerako aukera oso lagungarriak dira.
Graduondoko bat prestatu duzue arteterapiaren inguruan, nori zuzenduta dago?
Arteterapiaren Graduondokoa Bilbon egingo dugu. Otsailaren 5ean hasiko da eta 5 asteburuko topaketak izango dira. Informazio guztia www.grefart.es web orrian jaso dugu.
Graduondoko hau osasun, gizarte, komunitate eta arte arloetako adituei, eta Arteterapia ikasten hasi nahi dutenei zuzenduta dago.
Nola ezagutu zenuen diziplina hori?
Orain dela hamar urte lagun baten bidez. Bartzelonara joan nintzen ikasten. Graduondoko eta Masterra lau urtetan egin nuen.
Bartzelonan, Gironan, Madrilen, Murcian, badaude Arteterapiaren Graduondoko eta masterrak. Euskadin ordea ez eta horregatik saiatu naiz hona ekartzen, hemengo jendeak ezagutzeko aukera izan dezan.
Zer ikasi duzu arteterapia praktikatzen?
Gauza pilo bat, batez ere gizakiak oso desberdinak garela, bakoitzak ondo egoteko oso gauza ezberdinak behar ditugula eta norberak bilatu behar dituela gauza horiek.
Lasaitasuna eta espazio isilak behar direla sormena ateratzeko, norberaren alde ezezaguna eta babestuta ateratzeko eta bizitzeko egoera libre eta babesgarri batean.
Artea denontzat da baina gutxi batzuk bakarrik dakite hori.