Saharako errefuxiatu kanpamentuak laguntzeko ekimena abiatu dute Apillek eta Gurutze Gorriak ere

Erredakzioa 2015ko aza. 19a, 10:35

Duela aste batzuk izugarrizko euriteak jasan zituzten Tindufen, Aljerian, kokatuta dauden saharar errefuxiatuen kanpamentuetan hain zuzen. Euriak eragindako kalteak larriak izan dira eta horregatik Aiaraldean Saharar Herriaren alde laguntza eskatu dute.

Apill eta Gurutze Gorria

Duela bi aste aipatutako ekimenak ez ezik, Apillek eta Gurutze Gorriak zenbait egitasmo gauzatu dituzte Saharako errefuxiatuak babesteko. Alde batetik herrian 31 itsulapiko jarri dituzte jendeak ekarpen ekonomikoak egin ditzan.

Bestalde, SMS bat 28092 zenbakira bidaliz gero eta "Ayuda" idatziz, 1,20 euro bideratuko dute Tindufera.

Azkenik, dirua zuzenean emateko Kutxabanken egin daiteke: ES94 2095 3150 2210 9018 3764 kontu korrontean, hain zuzen.

Aurretik iragarritako ekimena

Mendebaldeko Saharako Ilargi Gorriak egindako larrialdiko deiari jarraiki, Etawasol, Sahara Eutsi, Bizikidetasuna eta Solidaritatea Amurrio eta SEADen lagunen elkarteek egoera larriari aurre egiteko laguntza eskatu dute. Hala, “Uholdeak” kontzeptuarekin La Caixako 0133-4135-81,4200001263 kontu korronte zenbakian ekarpen ekonomikoa egiteko deia luzatu dute.

Urrian izandako euriteek eta haize boladek kalte material ugari eragin zituzten errefuxiatuen kanpalekuetan, bereziki elikagaiak eta etxeko tresnen galera ekarri zuten. Urak 25.000 lagun etxerik gabe utzi ditu eta 90.000 uholdeen eragina sufritu dute.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide