Gaztelekuaren kudeaketa esleitzeko baldintzak onartu dituzte

Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 13:27

Pasa den astean Tokiko Gobernu Batzordeak Gaztelekuaren gestioaren esleipenean parte hartzeko baldintzak onartu zituen. Hautatua izango den enpresak bi urtez izango du espazioa ustiatzeko eskubidea, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Baldintza-agirian ezarritakoaren arabera, alde batetik proiektua eta hobekuntzak eta bestetik arlo ekonomikoa baloratuko dituzte. Proiektuari dagokionez, egitarauan ezinbestean menpekotasunen aurkako prebentzioak eta hezkuntza afektibo-sexuala landu beharko dira. Hobekuntzak, aldiz, eskaintzailearen esku utziko dira.

Pasa den astean Tokiko Gobernu Batzordeak Gaztelekuaren gestioaren esleipenean parte hartzeko baldintzak ezartzen dituzten pleguak onartu zituen. Hautatua den enpresak bi urtez izango du espazioa ustiatzeko eskubidea, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Pleguetan ezarritakoaren arabera, alde batetik proiektua eta hobekuntzak eta bestetik arlo ekonomikoa baloratuko dituzte. Proiektuari dagokionez, programazioan ezinbestean menpekotasunen aurkako prebentzioak eta hezkuntza afektibo-sexuala landu beharko dira. Hobekuntzak, aldiz, eskaintzailearen esku.

Arlo ekonomikoan, berriz, 44.700 euroko muga ezartzen zaie urteko gastuei. Gainera langile, gestio eta ekintzen artean gastu hori nola banatzen den baloratuko dute. Zentzu horretan, udal gobernu taldearen arabera, langileen baldintzak duinak izan daitezen soldatetara bideratutako gastua gutxienez osoaren %75a izatea eskatzen da.

Horretaz aparte, ordutegi baldintzak ere ezartzen dira: astelehenetik igandera irekita egongo da, 17:00etatik 20:00etara, jai egun eta jai egun bezperetan izan ezik, non itxiera ordua 21:00etara luzatuko den.

 

Hamar urte

 

2015en Gaztelekuak 10 urte bete ditu. 2005ean jarri zen martxan, bi urte arinago hamar gazte inguruk osatzen zuten kolektiboak sinadura bilketari ekin ondoren. Bertan gazteak elkartzeko lokal bat eskatzen zuten.

Urte horietan zehar enpresa desberdinek gestionatu dute espazioa. Gainera, gastuak arintzeko Udalak Arabako Foru Aldundiaren laguntzak jaso ditu. 2015ean, esate baterako, 7210 eurotan lagundu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide