APILL Laudioko Udalaren babesarekin kanpaina berri bat martxan jarriko du bere bezeroei zuzenduta; Elkarteak bono batzuk jarriko ditu salgai bere bulegoetan zeinekin merkeago erosi ahalko dute herriko hainbat establezimenduetan.
Honelako kanpainak arrakasta handiarekin egin dira Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuetan eta kasu guztietan onarpen egokia izan dute.
Bono hauen erosketa, oso onuragarria izango da bezeroentzat; izan ere, bono hauekin eguneroko erosketetan nahiko diru aurreztuko dute bonoei esker. Konkretuki, bi bono mota eskainiko dituzte:
- “Laudio Bono Alimentación”, 8€-ren truke 10€-ko balioarekin
- “Laudio Bono Comercio”, 20€-ren truke 25€-ko balioarekin
Aipatutako bonoak azaroaren 19tik aurrera eskuratu ahalko dira APILLen bulegoetan (ordutegia: astelehenetik ostegunera 9:30etatik 17:30etararte eta ostiraletan 9:30etatik 14:30ak arte). Bonoak trukatzeko epea azaroaren 23tik abenduaren 15a arte izango da.
Kanpainaren baseak eta bonoa trukatu ahalko den establezimenduen zerrenda APILLen web-orrialdean kontsultatu ahalko da.