Lamuza ikastetxeko murala diseinatzeko eta yoga eta barreterapia egiteko aukerak egongo dira azaroan

Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 08:24

Lamuzako Guraso Elkarteak familiei zuzendutako barreterapia saioa antolatu du azaroaren 21erako. Gainera, eskola ondoan herritarren artean egingo den murala diseinatzeko hainbat hitzordu ere jarri ditu elkarteak.

Lamuzako Guraso Elkarteak familiei zuzendutako barreterapia saioa antolatu du azaroaren 21erako. Gainera, eskola ondoan herritarren artean egingo den murala diseinatzeko hainbat hitzordu ere jarri ditu elkarteak.

Herritarren artean egingo den murala diseinatzeko lehenengo hitzordua azaroaren 20an izango da 17:30ean, bigarrena abenduaren 12an 11:30ean eta hirugarrena abenduaren 19an 11:30ean. Guztiak Lamuza ikastetxean egingo dira. Informazio gehiagorako info@muralismopublico.com helbidera idatzi edota 945 041 720 telefonora deitu daiteke.

Bestalde, guraso elkarteak barreterapia tailerra antolatu du azaroaren 21erako. Saioa 16:00etan hasiko da eta familiei zuzendua dago. Izen-emateak hilaren 9tik 20ra egin beharko dira 646 594 456 telefonoan.

Familientzako yoga saioak

Satya Yoga Eskolak bere aldetik, familiei zuzendutako yoga saioa prestatuko du azaroaren 24an. “Batera hazi” titulupean 17.30etatik 18:30era izango da eta parte hartzeko izen-emateak aurrez egin beharko dira eskolan bertan edo 605 533 516 telefonoan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide