"Egiptoko Luxorren induskatzea nire bizitzako ametsa izan da"

Erredakzioa 2015ko aza. 17a, 09:53

SONIA GUERRINI (Laudio, 1980) arkeologoa da eta orain Egipton indusketa proiektu batean murgilduta dago, Luxorren, hain zuzen. Duela gutxi heldu da eta esperientzia nolakoa izaten ari den kontatu du.

Duela urtebete Urduñako Gaztetxea induskatu zenuen. Non zaude orain?

Azaroaren 7tik indusketak egiten ari naiz Luxorren, Egipton. Amenhotep Huy-ren hilobian -Amenhotep III. Bisirra, XVIII. dinastiako faraoia 1360 k. a. urtekoa-.

SONIA GUERRINI (Laudio, 1980) arkeologa da eta orain Egipton indusketa proiektu batean murgilduta dago, Luxorren, hain zuzen. Duela gutxi heldu da eta esperientzia nolakoa izaten ari den kontatu du.

Duela urtebete Urduñako Gaztetxea induskatu zenuen. Non zaude orain?

Azaroaren 7tik indusketak egiten ari naiz Luxorren, Egipton. Amenhotep Huy-ren hilobian -Amenhotep III. Bisirra, XVIII. dinastiako faraoia 1360 k. a. urtekoa-.

Madrilgo Egipto Zaharreko Institutuak antolatu du indusketa eta zuzendariak Francisco Martin Valentin eta Teresa Bedman egiptologo ospetsuak dira.

Nola sortu da Egiptora joateko aukera eta zenbat denbora emango duzu bertan?

43 egun egongo naiz, abenduaren 19ra arte, hain zuzen. Egun guztiak Luxorren emango ditugu induskatzen, azkenengo 4 egunak ezik. Orduan Kairora joango gara indusketen paperak ixtera eta turismo apur bat egitera.

Lekuari buruz zer esan dezaket? Hemen induskatzea nire bizitzako ametsa izan da eta leku honetan zehazki eta talde honekin egitea pribilejioa da gainera.

Lehen aldia da etortzen naizela eta ikaragarria da zuzenean indusketak egiteko izatea. Nahiz eta penintsulan indusketa ugaritan parte hartu dudan hau da lehen aldia atzerrian egiten dudana eta betidanik nahi izan dudana Egipton egitea izan da.

Erraza da Egiptora moldatzea?

Lekura moldatzea abentura bat da. Jakin-mina sortzen didate ezberdinak diren kulturek. Eta Luxorreko mendebaldeko ibaiaren bazterrean egotea beste mundu batean murgiltzea da.

"Ekialdeko ibairen bazterra ohituago dago turismora. Gure inguruan -mendebaldean- kokatuta daude Erregeen Arana, Hatshepsut tenplua eta Tebana nekropolia, baina ez hotelak."

Beraz, herri txiki batean bizi bagina bezala gaude eta tokiko ohiturak kontserbatu dira; autoaren klaxona jotzen dute etengabe, eraikinak amaitu gabe daude, egiptoarrak narguile bat erretzen euren etxeko atarietan ikustea arrunta da.

Eta erosketak egin behar direnean sei leku ezberdinetara jo behar duzu.

Nola sentitzen zara arkeologiaren aldetik oso garrantzitsua den Luxorren?

Hemen egotea, arkeologiaren gune handienean, horrelako hilobi bat induskatuz, ametsetan egotea bezalakoa da.

"Egun batzuk eman ditut indusketetan eta erritmoa ikaragarria da. Hala ere, ohera joaten naizenean goizeko 5ak heltzea besterik ez dut espero berriro altxatzeko."

Indusketa guztiak kitzikagarriak dira. Induskatzea gustatzen zait eta zuloan oso pozik nago. Baina gehien gustatzen zaizun kulturaren hilobi bat induskatzeak emozio gehiago ematen dio.

Egipton bukatu ostean zure lanaren berri emango duzu Laudion, ezta?

Bai, Laudioko udalak herriari 4 hitzaldi emateko aukera eman dit. Hitzaldietan Egiptoko kulturari buruz mintzatuko naiz eta nik bertan izandako esperientzia ere aipatuko dut.

Itzultzen naizenean hitz egingo dugu, baina litekeena da urtarrileko azkenengo bi asteetan egitea. Egon zaitezte adi, datak izan bezain pronto guztia antolatuko dugu eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide