Ludoteka hasi da lau urtetik beherako haurrentzako zerbitzua eskaintzen

Laudioko Ludotekak lau urtetik beherako haurrentzako txanda egokitu du bere eguneroko programazioan; 17:00etatik 18:00ak arte, alegia. Beti ere haurrak euren inguru hurbileko pertsona heldu batek lagunduta egon beharko direlarik.

Hainbat familiak, Auzo Batzar ezberdinetan zein idatziz, neguan seme-alabekin egoteko toki estali baten beharra helarazi diote Kultura arloari. Eskabideak behin aztertuta abiatu dute funtzionamendu eredu berria, lau urtetik beherakoentzako eskaintza sortuz.

Bost urtetik aurrerako neska mutilak

Bost urtetik hamabi urte bitarteko neska-mutilek ohiko zerbitzua izango dute Ludotekan 18:00etatik 20:00ak arte.

Txanda biek toki kopuru mugatua izango dute, 15 ume bakoitzean, eta hezitzaile bat arduratuko da euren dinamizazioaz.

Izen ematea

Kultura arloak berrikuntzak ezarri ditu ere zerbitzuan parte hartzeko izen ematean. Orain arteko hileroko matrikula, hiru hilabete zehatz baterako zein ikasturte osorako bideratu ahal izango da, hileroko kuota hiru eurotan mantentzen delarik.

Ludoteka zerbitzuak 11 erabiltzaileko batezbestekoa izan zuen egunero 2014/2015 ikasturtean, 1523 bisitaldi kontabilizatu zituzten zabalik izandako 139 egunetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide