Tokiko Garapen Agentziak doako bi ikastaro prestatu ditu azaroan eta abenduan. Lehenengoa mikroenpresek legearekiko dituzten betebeharrei buruzkoa izango da eta bigarrena, aldiz, marketing planaren inguruan.
“Mikroenpresen lege-betebeharrak” kurtsoa azaroaren 19an egingo da 9:00etatik 13:00ak arte eta Mikro-ETE, ETE, ekintzaile, langile autonomo eta interesa duen publiko orori zuzenduta dago.
Bestea, aldiz, abenduaren 3an emango da 16:00etatik 20:00ak arte eta ekintzaileentzat izango da. Azken horretan funtsezko ikerketa komertziala nola egin ikasteko, marketing tresnak ezagutzeko eta azken horiek marketing plan batean txertatzeko gakoak emango dituzte.
Helburua negozio batean marketing plan bat lantzeko trebakuntza lortzea izango da.
Izena emateak Agentzian bertan, 944 034 980 telefonoan edota garapenagentzia@laudio.eus helbidean egin daitezke.