"Kulturismo txapelketa internazionalak ikuskizuna direla esango nuke"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko aza. 15a, 16:34

ENDIKA MONTIEL (1989, Laudio) “Olympia Amateur” kulturismo txapelketako txapelduna izan zen Pragan. Bera nutrizionista, “Personal Trainner” eta “Max Power Store”-ko gerentea da.

ENDIKA MONTIEL (1989, Laudio) “Olympia Amateur” kulturismo txapelketako txapelduna izan zen Pragan. Bera nutrizionista, “Personal Trainner” eta “Max Power Store”-ko gerentea da.

Hainbat lorpen egin dituzu lehiatu zaren bi urteetan, baina garrantzitsuena aurten lortu duzun “Olympia Amateur” garaipena izan da, ezta?

Bai zalantzarik gabe. Profesionalen munduan meritu gehien duen txapelketa da. Irabaztea izugarria izan zen, ez nuen espero. Lehenengo hamarren artean geratu nahi nuen eta zorionez lehen postua lortu nuen.

"Aurretik egindako lan guztiak pena merezi izan zuela pentsatu nuen garaile izendatu ninduten momentu horretan"

Horrez gain, zer gehiago lortu duzu aurten?

Iazko irailean erabaki nuen Men´s Physique kategorian lehiatuko nintzela. Entrenamenduak hasi nituen eta maiatzean hasi nintzen lehiatzen.

Espainiako Kopan parte hartu nuen beste 60 kirolarirekin batera. Espero nuena baino txarrago egin nuen lehiaketa horretan eta 15. postua lortu nuen.

"Etsipen handia izan zen niretzat, txapelketarako prestatzea oso gogorra izan zelako eta emaitza ez zitzaidan batere gustatu."

Baina, lanean jarraitu eta Donostian egin zen txapelketa espainiar batean 2. postua egin nuen. Ondoren, 5. postua lortu nuen Open txapelketa espainiar batean.

Ekainean berriz, Malagan lehendabizikoz eginadako txapelketa internazional batean aurkeztu nintzen eta 3. postua lortu nuen.

Txapelketa hori eta gero konturatu nintzen nire gorputzarekin mundu internazionalean, nazionalean baino aukera gehiago nituela. Hori dela eta, nazioartean lehiatzea erabaki nuen, nahiz eta mundu profesionalagoa den eta prestakuntza handiagoa eskatzen duen.

"Uda gogorra pasatu ostean, Madrilen egindako munduko txapelketa batean parte hartu nuen 5. postua lortuz."

Ondoren Pragarako txapelketara joan nintzen eta egondako azken hori Liverpoolen izen zen.

Zer esango zenuke aipatu duzun Men´s Physique kategoriaren inguruan?

Aurten kategoria honetan lehiatu naizen lehen urtea izan da. Kategoria komertzial bat dela esan daiteke. Izan ere, ez dira mundu guztiak buruan dituen gorputz kulturista horiek, baizik eta, gorputz naturalagoak dira, bizitza osasungarri bat eramaten dutenak.

"Azken finean fisikoki politak diren gorputzek osatzen dute kategoria hau."

Kategoria hau altueraren arabera sailkatzen da, ez pisua oinarritzat hartuz: 1,70 arte, 1,75 arte, 1,78 arte eta 1.80tik gorakoa.

Zer ezberdintasun dago nazioartean lehiatzea eta txapelketa espainiarraren artean?

Batez ere entrenamenduak. Izan ere, mundu internazionalean kirolariak jada profesionalak dira eta horien aurka lehiatzeko ez du balio egunero behin entrenatzearekin. Askotan birritan edo hiru bider entrenatu behar duzu.

Nolakoa da kulturismo txapelketa bat?

Espainiar eta internazionalen artean ere ezberdintasunak daude. Internazionaletan 30 edo 40 kirolarien aurka aritzen zara, 3000 eta 4000 arteko ikusleak daude, oso antolakuntza ona eta muntai oso handiak dira (futbol zelaietan...). Txapelketak ikuskizun bat direla esango nuke.

Txapelketen egiturei dagokionez, agertoki bat dago zeinetara parte hartzaileak desfilatzera eta posatzera igotzen garen. Gure azpian normalean 8 epailez osatutako epaimahaia dago eta haiek erabakitzen dute nork irabazten duen.

"Lehiatzerako orduan epaimahaiak ez du bakarrik bakoitzaren gorputza begiratzen, nahiz eta gorputz polita izatea oso garrantzitsua den, agertokiaren gainean duzun jarrera ere oso garrantzitsua da."

Zer motatako entrenamenduak egiten dituzu?

Egun osoan eginiko entrenamenduak direla esango nuke. Ohetik altxatzen zarenetik, berriz ere lotara joan arte. Ez da futbola bezalakoa, ordu bat entrenatzen duzula eta listo. Gainera nire lanarekin partekatu beharreko zerbait da.

"Egun osoan 3 entrenamendu egiten ditut. Bata goizeko 05:00etan, beste bat eguerdiko 13:30etan eta azkena gaueko 22:00etan gutxi gora behera."

Lehenengoan aerobikoa eta full body egiten dut, bigarrena aldiz, muskulazioa eta aerobikoa eta gauekoan aerobikoa egiten dut berriz ere. Azkenean lana eta eguneroko entrenamenduekin 5 orduko loaldia dut.

Zer motatako elikadura izan behar duzu kirol horretan jardun ahal izateko?

"Elikadura entrenamendu mota bat dela esango nuke, izan ere prestakuntza osoko %70 edo %80 elikadura egokia eramatean datza."

Bi orduro zerbait jan behar duzu eta ohetik altxatzen zaren momentutik dena programatuta izan behar duzu momentu oro behar duzuna eduki ahal izateko.

Oso programatuta dut dena, zer jan, noiz jan, kopuruak pisatuta... Nire gorputzak momentu bakoitzean behar duena jan behar dut, ez gutxiago eta ez gehiago.

Euskal Herrian badago kirol horretan lehiatzen den jende asko? Badaude txapelketarik?

Bai, jakina. Ni Euskal Herriko FB Federazioan nago sartuta, presidentearen aholkularia naiz. Espainiar esparruan oso garrantzitsua da kirolari oso onak baititu. Gainera Euskadiko txapelketa dago eta Bilbon Espainiako Ipar Kopa jokatzen da.

Zergatik hasi zinen?

Mundu honekin zerikusia duen negozio bat ireki nuen eta horregatik utzi nuen futbola. Nutrizioarekin zerikusia duen negozioa zen eta dena praktikan jartzea erabaki nuen.

"Nire gorputza apurka apurka aldatuz zihoala ohartu nintzen eta azkenean mundu honetan guztiz sartu nintzen."

Euskadiko txapelketara aurkeztu eta irabazi nuen eta orduan bi urteko prestaketa egitea erabaki nuen eta ondoren lehiatzen hastea. Eta hala izan da.

Hurrengo urteko denboraldian... Zer da egin nahiko zenukeena?

Aurtengo denboraldia nola egin dudan ikusita, hurrengo urtean EEBB-etan lehiatu nahiko nuke. Babesle gehiago lortu ditut eta horri esker gastu guztiei aurre egin ahal izango diet eta EEBB-etako txapelketetan lehiatu ahal izango dut.

Babesleak aipatu dituzu. Oso kirol garestia da hala?

Bai oso kirol garestia da. Elikaduran soilik diru asko xahutzen duzu eta hori guztiari txapelketetarako bidaiak, entrenamenduak... gehitu behar dizkiozu.

"Elikaduran adibidez, astero 100 euro gastatzen ditut. Bidaia bakoitzak ordea, 1000 – 1200 euroko kostua du."

Kontuan hartu normalean 4 eguneko bidaiak direla eta dena ordaindu behar dudala, bidaia bera, hotela, elikadura...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide