Iragan ostiralean hasi ziren Aretako frontoian Herriaren Pilotazale Elkarteak antolatutako neguko txapelketak. Bi txapelketa ezberdin daude, beraz bi partida jokatu ziren arratsaldeko 19:30ean hasita.
Hain zuzen ere, 4 ½ko Elite txapelketa eta eskuz binakako Senior Kategoriako Herriaren lehiaketa jokatu zituzten. Lehenengo partidan Urbietak Urionabarrenetxea garaitu zuen (22-15). Bigarrenean, ordea, Larrañaga eta Olaizolak irabazi zuten Beitia eta Murgiondoren aurka (19-22).
Gaurko partidak
Gaztetxoak:
Etxeita (Zeanuri) – Erkiaga (Zeanuri)
Bobadilla (Baños Río Tobía)-Ruiz (Usansolo)
4 ½ko Elitea:
Ugalde (Oiarpe)- Olaizola (Bortziriak)
XX Herriaren Txapelketa
Mendinueta (Tolosa)- Gorriti (Ataun)
Yoldi (Uharte)- Linzoain (Uharte)