Tubacex enpresak 14,1 euroko mozkinak lortu ditu 2015ean. Irailera arteko jardueraren inguruko txostena plazaratu du Tubacexek eta pozik agertu da izandako emaitzekin.
Nahiz eta orokorrean bere merkatuek %30eko jaitsiera izan duten, Tubacexek %3,6ko igoera eskuratu du enpresak bere salmentetan. Guztira 414,5 milioi euro fakturatu ditu urteko lehen 9 hilabeteetan.
Merkatuak izan dituen arazoak petrolioaren eta lehengaien prezioen jaitsierari egotzi dizkio enpresak. Zentzu horretan, urte bukaeran egoera horrela jarraituko duela uste dute Tubacexen.
2016an ordea, enpresak espero du zenbait proiektu garrantzitsu berriro abiatzea.
Enpresen erosketak
Tubacexek azaldu du emaitza positiboak mantentzeko oso garrantzitsuak izan direla IBF eta Prakash enpresen erosketak. Modu horretan petrolioaren merkatuarekiko mendekotasuna murriztu dute eta estrategia dibertsifikatu baitute.