Herriko Taberna berriro irekiko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas 2015ko aza. 12a, 10:16

Gure Aukera kultur elkarteak libre eguna antolatu du larunbat honetarako. "Estatu Espainiarrak egin nahi duen bahituraren aurkako salaketa eguna" egingo dute.

"Indarrak berriro hartu eta indar gehiagorekin aldarrikatu nahi dugu Laudioko ezkertiar eta abertzaleok elkargune bat behar dugula", adierazi dute.

Gure Aukera kultur elkarteak libre eguna antolatu du larunbat honetarako. "Estatu Espainiarrak egin nahi duen bahituraren aurkako salaketa eguna" egingo dute.

"Indarrak berriro hartu eta indar gehiagorekin aldarrikatu nahi dugu Laudioko ezkertiar eta abertzaleok elkargune bat behar dugula", adierazi dute.

Larunbatean hainbat ekitaldi egongo dira. Haur jolasak 12:00etan, berrirekitze ekitaldia 13:00etan eta horren ostean triki-poteoa, bazkaria hasi arte. Gure Aukeran izango den bazkariaren ostean, sortzaileen eskutik solasaldia eskainiko dute.

Gure Aukeraren historia

Gure Aukera Ezker Abertzaleari lotutako Laudioko hauteskunde koalizio bat izan zen eta bere parte-hartzaile eta bultzatzaileek lokal baten beharra sumatu zuten.

80. hamarkada hasieran abiatu zuten lokala irekitzeko egitasmoa, baina 1983ko uholdeek lokala asko kaltetu zuten. Horren ondorioz, berriro ere martxan jarri zuten ekimena, konponketak egin ostean.

Etenik ez zuen izan lokalaren jarduerak 2002 urteko apirilera arte. Urte horretan Entzutegi Nazionalak Euskal Herriko hainbat Herriko Taberna ixteko agindua eman zuen.

Horren eraginez itxita egon zen urte luzez. Azkenik 2011an Kultur elkarte moduan ireki zuten berriro.

Gure Aukerako kideek azpimarratu nahi dute independentzia eta sozialismoa erreferentzia duen lokala izan arren, "herri mugimendu osoari zabalik" egon izan dela beti.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide